PRENTSA DEIALDIA. AUKERA GRAFIKOA: MSFk Sudani buruzko esperientzia murgiltzailea aurkeztuko du Donostian, gerraren hirugarren urteurrenean

Deialdia gazteleraz irakurri nahi baduzu, sakatu hemen

Donostia, 2026ko apirilaren 13a.- Asteazken honetan, apirilaren 15ean, Sudango gerraren hirugarren urteurrenarekin bat eginez, Mugarik Gabeko Medikuak ‘Itxaropenera behartuta’ aurkeztuko du prentsaurrekoan. Proiektu murgiltzaile honek herritarrak Sudango kulturara, tradizioetara eta gerraren errealitatera hurbiltzea du helburu.

Proposamenak 3D ilustrazioa eta 360º-ko bideoak uztartzen ditu, publikoak elkarreragin ahal izan dezan eta gaur egun munduko desplazamendu- eta krisi humanitario handienetako bat hobeto ulertu dezan.

‘Itxaropenera behartuta’ Donostiako Giza Eskubideen 23. Zinemaldiaren testuinguruan estreinatuko da, eta ondoren Espainiako hainbat hiritan barrena ibiliko da.

PRENTSAURREKOAREN DATUAK

  • Ekitaldia: ‘Itxaropenera behartuta’ aurkezpena
  • Lekua: Victoria Eugenia Antzokia, Donostia, sarbidea Reina Regente kaletik ​
  • Ordua: 11:00etan
  • Bertaratuak: Esperanza Santos, MSFko larrialdietako koordinatzailea; José Miguel Beltrán, Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiaren zuzendaria; eta Nagore Eskisabel, MSFko Euskadiko ordezkaria.

Nazioarteko komunitatearen gelditasuna eta laguntza helarazteko zailtasunak ikusita, inoiz baino premiazkoagoa da milioika pertsona isilean kolpatzen dituen gatazka hau ikusaraztea.

Nagore Eskisabel

Nagore Eskisabel

Delegada de MSF en Asturias, Cantabria, Galicia, La Rioja, Navarra y País Vasco, Médicos Sin Fronteras

 

Compartir

Consigue actualizaciones en tu bandeja de correo

Al hacer clic en "Suscribirse", confirmo que he leído y acepto la Política de Privacidad.

Sobre Eventos de Médicos Sin Fronteras

Médicos Sin Fronteras es una organización médico-humanitaria internacional que asiste a poblaciones en situación precaria ya víctimas de catástrofes de origen natural o humano y de conflictos armados, sin discriminación por raza, género, religión o ideología política. Su presencia independiente e imparcial en las crisis le permite dar una asistencia inmediata a las personas más necesitadas. La acción médica es la prioridad de MSF, pero la organización también recurre al testimonio como medio para provocar cambios en favor de las poblaciones a las que asiste.

Contactar

933046100

prensa.eventos@barcelona.msf.org

eventos.msf